2010-04-14

UDABERRIA

Udaberria martxoaren 21ean hasten da gehienetan, eta ekainaren 21ean bukatzen da. Urtaro hau neguaren eta udaren artean kokaturik dago. Udaberrian lore asko lorategian egoten dira, adibidez: bitxiloreak, arrosak, tulipanak eta abar. Zuhaitzak ere lorez betetzen dira. Udaberrian oso famatuak dira Jerteko gereziondoak eta turista asko joaten dira gereziondoak ikustera. Nik ikusi ditut postaletan eta loreak oso txuriak dira eta politak ere bai elurra bezalakoak. Magnolioaren loreak arrosak dira eta oso politak dira, eta mimosaren loreak horiak dira, jendeari asko gustatzen zaio etxean jartzea mimosaren loreak.

1 comentario:

  1. Kopiatu sarrera hau bideoa agertzen den sarreran. Egin ondoren, ezabatu hau.

    ResponderEliminar